ADN KINTOA

Kintoa All Mountain Race Nafar Basoak eta Irati-Orreaga turismo elkarteen lanetik sortu da, baita Auñamendi Natur Kirol Elkartea klubaren lankidetzari esker ere.

Bi elkarteek bat egiten dute lurralde baten balioa azpimarratzeko eta balio hori zabaltzeko filosofia bera partekatzeko. Urte askotan zehar bi kolektiboek ingurunearekiko errespetutsuagoa eta jasangarriagoa den turismoaren garapena sustatu dute, naturaren eta herritarren erritmoak errespetatzen eta bermatzen dituena.

Bide berean, elkarte hauek turismo sektoreko enpresek, zerbitzuek, lehen sektoreko eragileek eta artisauak osatutako sare sendoa dute. Nor hobe haiek baino gure lurraldeak landa-garapen jasangarria lortzeko dituen beharrak ezagutzeko?

Horrek guztiak eragiten du ekitaldiaren antolakuntzak Esteribarko 40 enpresa baino gehiagoren babesa izatea (Nafar Basoak) eta Erroibar eta Auñamendi inguruko 50 enpresa baino gehiagoren babesa izatea (Irati-Orreaga).